Made in Basque Country.
Martin Sukia, gaur egun Euskal Herrian topa dezakegun abarkagile bakarrenetarikoa da. Bere lantokia, Deba herriko San Roke kalean kokaturik dago eta bertan, berak landutako produktuen eskeintza zabala ikus daiteke.
XX. Mendearen erdialdera arte Kantauriko artzainek eta baserritarrek egunero erabiltzen zituzten oinetakoak izan ziren, maldetan eta mendietan egokienak izan zirelarik, batez ere eguraldi euritsu eta elurrez.
Teknologiaren hobekuntzari esker larruzko abarka sortzeko prozesuak bilakaera handia izan du, fabrikatzaile zaharrek jarraitu zituzten prozesuekin alderatuta.
Debatik mundura
Produktu hauen eskaerak, batez ere, Euskal Herrian izan badira ere, Martin-en lanak mugak gainditu ditu, adibidez, Parisera eta baita Boise ere, Idaho eta San Francisco hiriburua AEBetan.