Historia

XII. mendean, Aymerick Picaudek abarkak gure artean ikusi omen zituen.

ABARKA, behi-larruz egindako larruzko oinetakoari eta orkatilaren inguruan lotzen den artilezko sokari dagokio bere esanahia.

XX. Mendearen erdialdera arte Kantauriko artzainek eta jabeek egunero erabiltzen zituzten oinetakoak izan ziren, maldetan eta mendietan egokienak izan zirelarik, batez ere eguraldi euritsu eta elurrez.

XII. mendean, Aymerick Picaudek abarkak gure artean ikusi omen zituen.

Abarken historia

Antzina, gizakia oinutsik ibiltzen zen, baina larruaren erabilera desberdinak ezagutzean, bere gorputza babesteko erabiltzen hasi zen.

Beraien arazo nagusia larruazala kontserbatzea zenez, zehaztu gabeko data eta naturako landare eta fruituekin esperimentatu ondoren, haritz azala eta urarekin landuta, hobeto mantentzen zela konturatu ziren. Hemendik aurrera, historian zehar ontzeko hainbat prozesu zabaldu dira.

Abarken lehen fabrikatzaileek landu gabeko larruarekin egiten zuten.
Gaur egun, hala ere, landuriko larrua erosi daiteke, olioz landua eta erabiltzeko prest. Ondoren artisauak berak lantzen du, gustura moldea eta kolorztatzeko.

Garai hoietan, gizon eta emakumeek, abarkak erabiltzen zituzten
baserri guztietan eta ondorioz, abarka artisau bat edo gehiago zeuden herri guztietan. Gaur egun, ordea, abarkak jaialdi eta folklore dantzetan soilik erabiltzen dira, eta arrazoi honengatik da artisau oso gutxi geratzen direla Euskal Herrian tradizio hau mantentzen dituztenak.

Gipuzkoak Deba herrian gure arbasoek hasitako lana jarraitzen duen artisau bat dago, Martin Sukia, Euskal Herri osoan bere lanak banatzen dituena eta larruarekin jolastuz produktu berriak sortu dituena.

Debatik mundura

Produktu hauen eskaerak, batez ere, Euskal Herrian izan badira ere, Martin-en lanak mugak gainditu ditu, adibidez, Parisera eta baita Boise ere, Idaho eta San Francisco hiriburua AEBetan.